XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nazionalitate espainola izatea.

- Eskariak aurkezteko epea bukatzen den datan 18 urte beterik izatea eta 55 baino gehiago ez.

- Eskolartasun ziurtagiriaren jabe izatea.

- Inongo administrazio publikotik espediente bidez banatua ez izatea eta funtzio publikoetan aritzeko ezgaiturik ez egotea.

- Bere egitekoak egoki betetzeko Autonomi Elkarteko bi hizkuntza ofizialak aski ezagutzea.

Euskarari dagokionean 1 hizkuntz eskakizunak eskatutako mailaren arabera, lanpostu honetarako derrigortasunik ez duena.

- Plazari dagozkion lanetan normalki ihardutea ekidingo lukeen gaisotasun edo akats fisikorik ez izatea.

3. INSTANTZIAK

Lehiaketa-oposizioan parte hartzea eskatzen duten instantziak, non izangaiek bigarren oinarrian galdatutako baldintza guzti guztiak betetzen dituztela azaldu beharko bait dute eskariak aurkezteko epearen azken eguneko erreferentziaz, Zestoako Udaleko Alkate-Lehendakari jaunari zuzenduko zaizkio eta Udaletxe honetako Errejistro Nagusian aurkeztuko dira deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik kontaturiko hogei lanegunetako epearen barruan.

4. IZANGAIEN ONESPENA

Eskariak aurkezteko epea bukaturik, Alkate-Lehendakariak onartu eta baztertutako izangaien behin behineko zerrenda onartuko du, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko dena eta Korporazioko ediktu taulan azalduko, Administrazio Prozedurako 121. artikuluaren arabera hamabost egunetako epea emanez erreklamazioetarako.

Aipatu erreklamazioak, horrelakorik balego behin betiko zerrenda onartuko duen ebazpenaren bidez onartu edo errefusatuko dira, eta azaldutako moduan emango da jakitera.

5. EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

Hurrengo moduan osatuko da:

Lehendakaria: Korporaziokoa edo berak delegatzen duen zinegotzia.

Epaimahaikideak:

- Irakaslego Ofizialeko ordezkari bat.

- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari bat.

- Udal langileen ordezkari sindikala.

- Korporazioan dauden alderdi politikoetako ordezkari bana.

Idazkaria: Korporaziokoa edo berak delagatzen duen funtzionari administratiboa.

Epaimahaia ezingo da osatu ez eta ihardueran hasi partaideetatik erdia baino gehiago ez badago, berdin titular nahiz ordezkoak, erabakiak gehiengoz hartuko direlarik.

6. OPOSIZIOKO ARIKETAK

Oposizioaldiko ariketak hurrengo hauek izango dira:

a) Zerbitzuarekin zerikusia duen txosten bat idaztea: 0tik 5 puntu bitartean puntuatzeko

b) Plazan sartutako funtzioekin zerikusia duen temario bati buruzko test moduko galdetegia: 0tik 5 puntu bitartean puntuatzeko.

c) Proba praktikoak:

1. Belar mozte eta lorezaintza lanak: 0tik 12 puntu bitartean puntuatzeko.

2. Lurperatze eta lurretik ateratze lanak: 0tik 15 puntu bitartean puntuatzeko.